XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Radjah pozik bere jauregiaren atzemateaz Kaxinta harro.

Arraza haundikoak ez dira hezten. Seme alabak eginarazi zizkion Baionako CRS baten emea estalarazirik eta bi atxiki etxen, kotxo-emeak Walkiri eta Welspath.

Biziki maite zituen ere baina egia erran beti atxikitzen zion Radjahri amodioxka bat.

Zakurrak berekin jarraikarazten zituen beti, eta ostatu zokoan beren lekua bazeukaten, leihoaren ondoan, kanpoko alboaren itzalean, tripa lauzen freskuran, Radjah erdian, seme alabak poxiño bat gibelean, muturra aitzineko paten artean.

Zakur-zaldunak sartu guziak gogoan grabatzen zituen bere begi horiez.

Behin mezatik ateratzean ostatuaren aitzinetik pasatzen zelarik jendoldea, tiroa bezain xuxen ateratu zen eta auzoko harakinaren labriketarik bat zint zurretik hartu eta urkatu.

Baigorriko giristino pratikatzaile guzien aitzinean, bederen hogeita hamar pentsatzaile xintxo izan ziren Erroma zaharrako ikuskizun horren lekuko, bortizkeria ikaragarria erakutsi zuen.

Zintzur lepoak letaginen artean gero eta gehiago ezdeustuz, kabal gaixoa zerura igortzen zuen ilauna bezain aise eta lurrari kontra jo egiten.

Izigarriena jende mututuarentzat, hau zen, gorputzaren kaska gorraz kanpo, ez zela den mendreneko azantzik aditzen, ez nigar, ez orro.